Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2015eko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
2296

IRAGARKIA, eraikuntza-obren proiektua egiteko eta zuzentzeko kontratuaren lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, S.A.» sozietate publikoa (Visesa).

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Sail Teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia: 025/2015/C02/G-64.

2.– Kontratuen xedea.

a) Xedearen deskribapena:

Babes ofizialeko etxebizitzen, haien eranskinen eta urbanizazio-obren oinarrizko proiektua, exekuzio-proiektua eta zuzendaritza- eta ikuskatze-proiektua erredaktatzea: Donostiako Txomin Enea 120 – 136 BOE, AIU LM.06 sektoreko a.300 partzela.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna:

Proiektuak idazteko fasean, lizitatzaileak eskaintzan jaso duen epea izango da lanak egiteko epea, eta deialdiaren baldintza teknikoen pleguan ezarritako hasiera- eta amaiera-epeekin bat etorri beharko da.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: eskaintzek ezin izango dituzte gainditu adierazitako guztizko zenbatekoak, ezta fasez faseko gehienezko zenbatekoak ere:

Aurrekontu-oinarria: 585.000 euro, BEZik gabe.

Gehienezko zenbatekoa (BEZik gabe, 1. fasea): 175.500 euro.

Gehienezko zenbatekoa (BEZik gabe, 2. fasea): 175.500 euro.

Gehienezko zenbatekoa (BEZik gabe, 3. fasea): 234.000 euro.

Kontratuaren zenbatetsitako balioa: 643.500 euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez da aplikagarria.

Behin betiko bermea: kontratuaren guztizko aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, S.A. sozietate publikoa (Visesa) edo www.visesa.com webgunea.

b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2015eko ekainaren 16a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da aplikagarria.

b) Beste eskakizun batzuk: kaudimen teknikoari eta profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako kaudimen tekniko eta profesionala egiaztatzeko, administrazio-klausulen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

● Gutxienez obra batean 120 etxebizitza proiektatu edota zuzendu izana.

● Obra batean 60 etxebizitza baino gehiagoko sustapen bat proiektatu edota zuzendu izana.

8.– Esleitzeko irizpideak:

1. fasea:

1) Hobekuntzak proiektu-faseko epeetan (06).

2) Gainprestazioak, lanen irismenari buruzkoak (14).

3) Sustapenaren helburuak betetzea (20).

2. fasea:

1) Eskaintza ekonomikoa (35).

2) Proposamen arkitektonikoaren balioak (25).

9.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskaeren aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko ekainaren 23a. Ordua: 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan adierazitako agiriekin batera.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua.

Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari nahitaez eutsi beharko dio denbora tarte honetan: 3 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik aurrera.

e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, S.A. sozietate publikoa (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Data: 2015eko uztailaren 28a.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

12.– Iragarkia «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2015eko maiatzaren 14a.

13.– Kasuan kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo orriak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web orria: www.visesa.eus edo http://www.visesa.com/listado_concursos.asp

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 14a.

VISESAko zuzendari nagusia,

MARCOS MURO NÁJERA.


Azterketa dokumentala