Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2015eko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2294

IRAGARKIA, 20A001-49-2014 ES zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2015eko martxoaren 16an egindako ebazpen-proposamena World Global Mobile, SL-ri jakinarazteko dena. Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.3.b) artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egozten zaio.

Izapidetutako espedienteari dagozkion egintzak jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Interesdunak jakinaren gainean egoteko ematen da hau argitara. Interesdunek jakinarazpentzat hartu behar dute, eta ohartarazpen hau egiten zaie:

Ebazpenaren eduki osoaren berri izateko, interesdunak Osasun Saileko Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan agertu ahal izango dira bost eguneko epean (Easo kalea 10, Donostia), eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, agertu eta hamabost eguneko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 13a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA ELENA BEGOÑA UNZUETA TORRE.


Azterketa dokumentala