Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2015eko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZA
2286

IRAGARKIA, Mugi Sistemaren erabiltzaileei arreta emateko beharrezkoak diren garapen ebolutiboak eskaintzeko zerbitzu-kontratuaren esleipenari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Espedientea izapidetzen duen erakundea: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza.

b) Espediente zenbakia: E3/2014/07.

c) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.atgipuzkoa.com

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: kontratu honen xedea da Mugi sistemaren garapen ebolutiboak kontratatzea, Mugi sistemaren erabiltzaileei arreta emateko prozesuak sinkronizatu eta automatizatzeko.

Mugi sistemaren bilakaera naturalak eguneraketak eta aldaketak eskatzen ditu prozesuen egituran, eskainitako zerbitzuetan aurrera egin ahal izateko eta herri-administrazio desberdinen arteko sistemen komunikazioa hobetzeko.

c) Lotekako zatiketa: ez.

d) Kontratuaren iraupena: 12 hilabete.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko irizpideak.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleitzeko irizpideak: hainbat irizpide. Ikus administrazio-klausula berezien I. eranskineko 7. atala.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 140.000 euro.

BEZa (% 21): 29.400 euro.

Zenbatekoa guztira: 169.400 euro.

5.– Esleipena.

a) Data: 2015eko maiatzaren 15a.

b) Kontratista: Indra Sistemas, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 118.900 euro gehi BEZa.

Donostia, 2015eko maiatzaren 15a.

Idazkaria,

SEGUNDO DIEZ MOLINERO.


Azterketa dokumentala