Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2015eko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2281

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 11koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, antzerki birak eta antzerki denboraldiak sustatzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2015eko martxoaren 20ko ebazpenak antzerki denboraldiak eta antzerki birak sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen du.

Agindu horren 12.3 eta 13.1 artikuluek ezartzen dute, batetik, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen baten bidez, batzorde horren kideak izendatuko direla eta batzordearen osaera argitaratuko dela eta, bestetik, Balorazio Batzordeak ebazpen proposamena egingo duela aipaturiko diru-laguntzak emateko. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, batzordean honako kide hauek izango dira:

– Lehendakaria: Maria Aitzpea Goenaga Mendiola, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria.

– Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko beste teknikari bat.

– Bokalak:

Amaia Ibáñez andrea, edo haren ordezkoa.

Antonio Pinto Segovia jauna, edo haren ordezkoa.

Alex Aginagalde Lopez jauna, edo haren ordezkoa.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, guztiek horren berri izan dezaten.

Donostia, 2015eko maiatzaren 11.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala