Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2015eko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2280

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 8koa, HABEren zuzendari nagusiarena, euskaltegi pribatuei eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2014-2015 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako diru-laguntzak argitara ematen dituena.

2014ko urriaren 2ko EHAAn argitaratu zen euskaltegi pribatuei eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2014-2015 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2014ko abuztuaren 6ko Ebazpena.

Aipatutako ebazpenaren 7.3 artikuluak dioenez, diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2014ko abuztuaren 6ko Ebazpenaren babesean esleitutako diru-laguntzak eta haien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia, 2015eko maiatzaren 8a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala