95. zk., 2015eko maiatzaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BILBOKO UDALA
2274
IRAGARKIA, Obra eta Zerbitzuen Saileko Kudeaketako, Kontroleko eta Kanpoko Sustapeneko Zuzendariordetzako 1519.B0 lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.
Iragarkia, Bilboko Udalarena, Giza Baliabideen Saileko zinegotzi ordezkariak 2015eko apirilaren 27an hartutako Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2015eko maiatzaren 5eko 83 zenbakikoan, argitaratu zen. Obra eta Zerbitzuen Saileko Kudeaketako, Kontroleko eta Kanpoko Sustapeneko Zuzendariordetzako 1519.B0 lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez behin betiko betetzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak oso-osorik argitaratu ziren. Lanpostu horrek 29. mailako lantoki-osagarria, derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizuna, 31.918,92 euroko osagarri berezia eta erabateko dedikazioa ditu eta Bilboko Udaleko edota beste herri-administrazio batzuetako karrerako funtzionarioak betetzekoa da.
Eskariak aurkezteko epea 15 astegunekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki hau argitaratzen denetik hasita.
Deialdi honi buruzko iragarkiak etorkizunean, oinarriekin bat badatoz, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Bilbao, 2015eko maiatzaren 6a.
Giza Baliabideen Saileko zinegotzi ordezkaria,
JUAN FÉLIX MADARIAGA.