Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2015eko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BILBOKO UDALA
2273

IRAGARKIA, Hirigintza Saileko 1753.00 Lizentzietako eta Diziplinako zuzendariordearen lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez behin betiko betetzeko hautaketa prozesuari buruzkoa.

Iragarkia, Bilboko Udalarena, Giza Baliabideen Saileko zinegotzi ordezkariak 2015eko apirilaren 27an hartutako Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2015eko maiatzaren 5eko 83 zenbakikoan, argitaratu zen. Hirigintza Saileko 1753.00 Lizentzietako eta Diziplinako zuzendariordearen lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez behin betiko betetzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak oso-osorik argitaratu ziren. Lanpostu horrek 29. mailako lanpostu-osagarria, derrigorrezkoa ez den 3. hizkuntza-eskakizuna, 31.918,92 euroko berariazko osagarria eta dedikazio esklusiboa ditu eta Bilboko Udaleko edota beste herri-administrazio batzuetako karrerako funtzionarioek betetzekoa da.

Eskariak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Deialdi honi buruzko iragarkiak, etorkizunean, oinarriekin bat badatoz, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Bilbao, 2015eko maiatzaren 6a.

Giza Baliabideen Saileko zinegotzi ordezkaria,

JUAN FÉLIX MADARIAGA.


Azterketa dokumentala