Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2015eko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BILBOKO UDALA
2272

IRAGARKIA, Segurtasun Saileko 1520.B0 Babes Zibileko zuzendariordearen lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez behin betiko betetzeko hautaketa prozesuari buruzkoa.

Iragarkia, Bilboko Udalarena, Giza Baliabideen Saileko zinegotzi ordezkariak 2015eko apirilaren 27an hartutako Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2015eko maiatzaren 5eko 83 zenbakikoan, argitaratu zen. Segurtasun Saileko 1520.B0 Babes Zibileko zuzendariordearen lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez behin betiko betetzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak oso-osorik argitaratu ziren. Lanpostu horrek 29. mailako lantoki-osagarria, derrigorrezkoa ez den 3. hizkuntza-eskakizuna, 31.918,92 euroko osagarri berezia eta erabateko dedikazioa ditu, eta Bilboko Udaleko edota beste herri-administrazio batzuetako karrerako funtzionarioak betetzekoa da.

Eskariak aurkezteko epea 15 astegunekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Deialdi honi buruzko iragarkiak etorkizunean, oinarriekin bat badatoz, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Bilbao, 2015eko maiatzaren 6a.

Giza Baliabideen Saileko zinegotzi ordezkaria,

JUAN FÉLIX MADARIAGA.


Azterketa dokumentala