Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2015eko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2271

AGINDUA, 2015eko maiatzaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, sail horretako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostu bat, 520010 kodea, 73 dotazioa, izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostu bat hutsik dagoenez –520010 kodea, 73 dotazioa–, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.d) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duelarik, agindu honetako eranskinean adierazten den lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartu ahal izateko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Aipatutako baldintza berdinetan, honakoek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoeretan izan ezik:

Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen egon beharreko denbora ez badute bete.

3.– Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Hautagaiek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dituzte hautagaiek.

2.– Hautagaiek eskaerarekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute eta bertan honako hauek adierazi:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko langileen erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Deialdi hau Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko apean.

Lanpostua lortzen duen pertsonak ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Agindu honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke agindua eman duen organoari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 18a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Izena: goi-kargudunaren idazkaria.

– Kodea: 520010.

– Dotazioa: 73.

– Lekua: Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza – Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

– Lantokia: Vitoria-Gasteiz.

– Kidegoa: C1/D1.

– Lanpostu-mailako osagarria: 18.

– Berariazko osagarria: VI-A.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.

– Derrigortasun-data: 1994-03-31.

Lanpostuan aritzeko eskakizunak:

– Lanpostua atxikita dagoen administrarien kidegoari edo administrari laguntzaileen kidegoari dagozkien jardueretan urtebeteko edo urte biko lan-esperientzia izatea.


Azterketa dokumentala