Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2015eko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2270

AGINDUA, 2015eko maiatzaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Ana Maria Ricarte Senosiain anderea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzaren goi-kargudunaren idazkari kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Ana Maria Ricarte Senosiain anderea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzaren goi-kargudunaren idazkari kargutik kentzea (520010 kodea, 73 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargutik kentze honek 2015eko ekainaren 1etik aurrera hartuko du indarra.

Hirugarrena.– Agindu honetan amaitzen da administrazio-bidea, eta, nahi izanez gero, agindu hau eman duen organoari berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 18a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala