Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2015eko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ZARAUZKO UDALA
2267

IRAGARKIA, Alde Zaharra birgaitzeko Plan Bereziaren aldaketari buruzkoa (B etxadia, B17, B18 eta B22 eraikuntza-unitateak).

2015eko martxoaren 25ean egindako osoko bilkuran, Zarauzko Udalbatzarrak erabaki zuen 1-1 area –Or Alde Zaharra- birgaitzeko plan bereziaren aldaketari behin betiko onespena ematea. Udalak abiarazi du espedientea eta B17, B18 eta B22 eraikuntza-unitateei eragiten die (Kale Nagusia 36. eta 38.a, eta San Frantzisko kalea 13. eta 15.a).

Onartu den dokumentua 2015eko martxoko testu bategina da, Hirigintza eta Ingurumeneko udal zerbitzuak idatzitakoa.

Akordioaren testu osoa eta haren aurka ezarri daitezkeen errekurtsoak 2015eko apirilaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (70. zenbakia) eman dira argitara.

Zarautz, 2015eko apirilaren 17a.

Alkatea,

JUAN LUIS ILARRAMENDI ROTETA.


Azterketa dokumentala