Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2015eko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2266

IRAGARKIA - 81/15 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesa duten hirugarrenak epatzeko dena (prozedura arrunta).

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten prozedura arruntaren izapideez bideratzen ari den administrazioarekiko 81/15 auzi-errekurtsoa aurkeztu duela zaie Euskadiko Langile Komisioak sindikatu-konfederazioak, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3. zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 30eko Erabakiaren aurka. Haren bidez, Bizkaiko Osasun Barrutian, bi zerbitzu-erakunde sanitario integratu sortzen dira: «Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta» (orain arte zeuden Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdea eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea zerbitzu-erakundeak integratuko dituena) eta «Uribe» (orain arteko Uribeko Eskualdea zerbitzu-erakundea eta Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalea integratuko dituena). Gipuzkoako Osasun Barrutian, berriz, osasun-zerbitzu integratuen bi erakunde sortzen dira, honako hauek dira erakundeok: batetik, «Donostialdea» izenekoa, zeinean integratzen baitira Donostia Unibertsitate Ospitaleko zerbitzu-erakundea eta erreferentziako eremuaren lehen mailako arretarako unitateak; eta, bestetik, «Tolosaldea» izenekoa, zeinean integratzen baitira, batetik, erreferentziako eremuko lehen arretarako unitateak, desegiten den Gipuzkoa Eskualdeari atxikita egon direnak, eta, bestetik, Tolosako anbulatorio-arreta espezializatu ez-fakultatiboaren egungo egitura.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 13a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala