Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2015eko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2258

EDIKTUA, hiri-errentamenduei buruzko 318/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Epaia eman da Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, Aitor Jose Ugidos de Arribak eskatuta, Servicios Integrales de Ingenieria Himansa, S.L.ren aurka bideratutako 318/2014 prozedura arruntean. Epaiaren idazpurua eta epaitza honako hauek dira:

64/2015 EPAIA

Epailea: Rebeca Huertos Domingo.

Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko apirilaren hogeita hamarra.

Alderdi demandatzailea: Aitor Jose Ugidos de Arriba.

Abokatua: Alberto Barañano Gonzalez.

Prokuradorea: Cristina Palacio Querejeta.

Alderdi demandatua: Servicios Integrales de Ingenieria Himansa, S.L.

Judizioko gaia: hiri-errentamendua.

Espainiako Erregearen izenean, eta Espainiako herriak berea duen justizia administratzeko, epaia eman dut, eta hauxe da horren epaitza.

EPAITZA

Baiesten dut Aitor José Ugidos de Arribaren prozesu-ordezkaritzak aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Servicios Integrales de Ingenieria Himansa, S.L. demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 13.801,22 euro ordaintzera; zenbateko horrek diruaren legezko interesa sortuko du bi puntuz gehituta epai honen egunetik. Alderdi demandatuari berariaz ezartzen dizkiot auzialdi honetan sortutako kostuak.

Eman bedi epai honen testigantza, eta bidali haren autoetara; gorde bedi jatorrizkoa epaitegiko epai zibilen liburuan.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 9200 0500 1274; eta kontzeptua: 4748 000000 0486 14. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Servicios Integrales de Ingenieria Himansa, S.L. demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko maiatzaren lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala