94. zk., 2015eko maiatzaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (908 KB - 38 orri.)
- EPUB (2387 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2250
EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 13koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Herri Administrazioaren alorrean Inbertsioak sustatzeari begirako laguntzen deialdia argitaratzen duena - 2015. urtea.
Energiaren Euskal Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.
Ildo horretan, Energiaren Euskal Erakundea hainbat ekintza garatzen ari da 2020ko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2020) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza programa abian jartzen dituela, energia-efizientzia sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.
Hortaz, laguntza programa hau eratu da Euskal Autonomia Erkidegoko udal eraikin eta instalazio publikoetan energia-kontsumoa murrizteko helburu nagusiarekin, baita haietan energia berriztagarrien erabilera areagotzeko ere.
Adierazitako guztiagatik,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– EEE Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, lehengo Dekretua bigarrengoz aldatzen duena, 2015eko herri administrazioaren alorrean inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri erregulatzaileak onartzea. Programaren edukia Ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.
Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, 2015eko herri administrazioaren alorrean inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri erregulatzaileak onartzen dituen Ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Bilbao, 2015eko maiatzaren 13a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.