Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2015eko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2246

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 15ekoa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian 31/2015 prozedura laburrean jarraitzen ari den Administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena, epaitegi horretan ager daitezen.

Segurtasun sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak elkarrekin emandako 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren aurka ERNE sindikatuak jarritako gora jotze errekurtsoa ezetzi zuen Segurtasuneko sailburuak 2014ko apirilaren 14ko Aginduaren bidez (REC-PER-009/2014-X). Izan ere, 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez deialdia egiten da Ertzaintzako intendente, komisario eta komisariondoko kategorietako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak behin betiko betetzeko prozedurarako, hain zuzen ere izendapen askeko sistemaren bitartez eta superintendente, intendente, komisario eta komisariondoko kategoriei dagozkien lanpostuetarako zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedura erabiliz bete beharko dira lanpostu horiek (EHAAren 235.zk, 2013-12-11koa). ERNE sindikatuak Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen 2014ko apirilaren 14ko Aginduaren aurka, eta Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian 659/2014 prozedura laburrean jarraitzen ari zenez gero, aipatutako epaitegiak Administrazioarekiko auzi-errekurtsoari zegokion administrazio espedientea eta balizko interesdunen epatzea eskatu zituen.

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak 2014ko azaroaren 26ko 99/2014 Autoaren bidez honako hau deklaratu zuen: errekurtsoa ezagutzeko eskumenik ez zuela. Administrazioarekiko auzi-errekurtso hori Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bideratzen ari da, egun, 31/2015 prozedura laburrean.

Hori horrela izanik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Prozedura honetan interesdun izan daitezkeenak epatzea, egoki baderitzote, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian, 31/2015 prozedura laburrean jarraitzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan demandatu gisa ager daitezen eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 15a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala