Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2015eko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

MUSIKENE
2002

3/2015 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Musikeneko Giza Baliabideen kudeatzailearena, 2015-2016 ikasturterako irakasleak hautatzeko deialdia argitara ematen duena.

2015-2016 ikasturterako irakasle-beharrei erantzutearren, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak hautaketa-prozesu publiko bat onartu du «Instrumentu Nagusia (Biolina)» irakasgaian. Honako hauek dira prozesu horren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

Deialdiaren xedea honako hau da: deialdi honetan ezarritako prozeduraren bitartez, I. Eranskinean zerrendatu den irakasle-lanpostua hornitzea, 1999ko ekainaren 25eko Aginduaren (BOE, 158. zk., uztailaren 3koa) eta maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuak araututako diziplinen arabera, hor arautzen baita Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan (BOE, 106. zk., 2006ko maiatzaren 4koa) ezartzen diren goi mailako Musika ikasketa artistikoen oinarrizko edukia.

Bigarrena.– Betekizunak.

Izangaiek honako betekizun hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) 18 urte beteak izatea.

b) Nazionalitatea.

– Espainiar nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko Estatu kide bateko herritarra izatea, edota Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko Itunen aplikazio-eremuaren barnean egotea, betiere langileen joan-etorri askea aplikatzekoa denean.

– Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu kideetako herritarren ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik goragokoak izanik, haien kontura bizi badira.

– Halaber, Espainian legez bizi diren atzerritarrek parte hartu ahal izango dute, Europar Batasuneko Estatu kideetako herritarren baldintza berberetan. Kasu horretan, eskaerarekin batera, egoitza-baimena duela –aldi baterakoa edo iraunkorra– egiaztatu beharko du atzerritarrak.

c) Goi-mailako musika-titulua izatea edo graduatua, lizentziatua, arkitektoa edo ingeniaria izatea, edo legez horien baliokidetzat hartzen den beste edozein titulu izatea. Titulua atzerrian lortu badu, titulu hori homologatuta dagoela ziurtatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko du izangaiak. Martxoaren 15eko 303/2010 EDaren 20.5 artikuluaren arabera, kontutan hartuko dira baita ere derrigor titulua ez duten hautagaitzak, betiere beharrezko den kualifikazio profesionala erakusten dutenean eta beren ekimena arlo horretan garatzen dutenean, edo atzerriko nazionalitatea dutenean, bere kualifikazioarekin eta hezkuntza-sistemarekin bat etorriz beti ere.

d) Egitekoak betetzea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisikorik ez izatea.

e) Diziplinazko espediente baten ondorioz edozein Administrazio Publiko edo Autonomia Erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioetatik kanporatua ez izana, edo epai-erabaki baten ondorioz desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea lanbide edo kargu publikoetan aurretik betetzen zituen antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izatekotan, kanporatua ez izana edo egoera baliokidea, edo diziplinazko zigorrik jaso ez izana edo baliokidea, bere Estatuan, baldintza beretan, enplegu publikorako sarbidea eragozten diona.

f) Honen bitartez deitzen den lanpostua abenduaren 26ko 53/1984 Legearen eraginpean egongo da, Administrazio Publikoetako langileen bateraezintasunei buruzkoa, eta baita apirilaren 30eko 598/1985 Errege Dekretuaren eraginpean ere, Estatuko eta Gizarte Segurantzako, eta horien menpeko erakunde eta enpresetako langileen bateraezintasunei buruzkoa.

Hirugarrena.– Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Hautaketa-prozedura honetan parte hartu nahi dutenek Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegira honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

– Eskaera orria behar bezala beteta (eredua eskura dago Musikeneren web orrian (www.musikene.net)).

– Indarrean dagoen NAN edo Pasaportearen kopia.

– Deialdi honetan parte hartzeko eskubidea ematen duten tituluen kopia.

– Irakaskuntza-proiektua; proiektu horretan barne hartuta egongo dira nahitaez eduki eta helburu nagusiak, egoki justifikatuta.

– Curriculum vitae.

Musikenek hautagaiek aurkeztutako merituen froga dokumentala eska dezake.

Lehiaketa amaitzerakoan, hautatua izan den hautagaiak zinpeko aitorpena eman beharko du bateraezintasun arrazoirik ez duela adieraziz, beste jarduera publikoren bat egiten duen kasuan edo nolabaiteko pentsioa jasotzen badu.

Laugarrena.– Eskaerak aurkezteko lekua eta epea.

Deialdi honetako aurreko oinarrian aipatutako eskaera eta agiriak aurkezteko epea 2015eko maiatzaren 20an amaituko da.

Izangaiek eurek aurkeztu ahal izango dituzte eskaera eta agiriak behean adierazitako helbidean, astelehenetik ostiralera eta 10.00etatik 13.00etarako ordutegian.

Era berean, posta ziurtatuaren bitartez bidali ahal izango dira eskaera eta eskatzen diren agiriak. Azken kasu horretan, postetxeko igorpen-data hartuko da kontuan eskaera onartzeko edo baztertzeko.

Musikene (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia).

Irakasleak Hautatzeko Prozedura, 2015-2016 ikasturtea.

Miramar Jauregia.

Mirakontxa pasealekua, 48.

20007 Donostia.

Hala nahi duten hautagaiek eskaera eta dokumentazioa posta elektronikoz bidali ahal izango dute honako helbidera: zuzendaritza@musikene.net

Bosgarrena.– Izangaiak onartzea.

1.– Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda argitaratuko du Musikeneren Zuzendaritzak, eta baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoien berri emango du ikastegiko iragarki-oholean eta webgunean.

2.– Honako hauek baztertzeko arrazoiak izango dira: eskaera ezarritako epetik kanpo aurkeztea, hirugarren oinarriko ataletan aipatzen diren agiriak ez aurkeztea eta bigarren atalean zehazten diren betekizunetakoren bat ez betetzea.

3.– Baztertzeko erabakiaren aurka, hiru egun izango dira erreklamazioak aurkezteko, iragarkia Musikeneren iragarki-oholean eta webgunean jartzen den egunetik zenbatzen hasita.

Seigarrena.– Hautaketa-epaimahaiak.

Hautaketa-organo bat eratuko da hautaketa-prozesu honetarako. Hautaketa-organoa hiru kidek osatuko dute. Oro har, epaimahaiburua zuzendari akademikoa izango da, eta idazkaria, berriz, Musikeneko idazkari akademikoa, edo, halakorik ezean, beraiek izendatutako pertsona; hirugarren kidea Musikeneko irakasle bat edo horretarako espresuki izendatua izan den norbait izango da, profesionalki kualifikatua.

Bere erantzukizunetan jarduteko, beharrezkotzat jotzen diren giza baliabideak eta baliabide materialak izango ditu hautaketa-organoak, Musikenek hornituta.

Eratu behar den organo bakoitzaren osaera zehatza Musikeneren iragarki-oholean eta webgunean argitaratuko da bakoitzaren jarduera hasi aurretik.

Zazpigarrena.– Hautaketa-prozesuaren egitura orokorra.

Hautaketa-prozesua proba baten bitartez garatuko da, honako egiturarekin:

– Errepertorio librea gutxi gora behera 20 minutuz interpretatzea, barne hartzen duelarik J. S. Bach-en fuga bat edo biolin-soloarentzako txakona bat. Epaimahaiak obrak osorik edo zati bat bakarrik interpretatuko diren erabakitzeko ahalmena izango du. Proba hau baztertzailea izango da eta gehienez 10 puntuko balorazioa izango du.

– Ikasle bati biolin eskola ematea gutxi gorabehera 20 minutuz. Epaimahaiak eskola horretan garatu behar den edukia adierazi ahalko du. Proba hau baztertzailea izango da eta gehienez 10 puntuko balorazioa izango du.

– Epaimahaiarekin elkarrizketa aurkeztutako irakaskuntza-proiektua defendatzeko; elkarrizketa horretan, epaimahaiak egin ditzakeen galderei erantzun beharko zaie. Probaren iraupena gehienez: 20 minutu. Proba hau baztertzailea izango da eta gehienez 6 punturekin baloratuko da.

– Epaimahaiak, halaber, curriculum vitae-a baloratuko du, gehienez 4 punturekin. Puntu horiek lau ataletan banatuko dira, eta bakoitzari gehienez puntu bat emango zaio:

a.1.– ibilbide akademikoa eta prestakuntzakoa.

a.2.– irakaskuntzako jarduera.

a.3.– ikerketako jarduera.

a.4.– musikako jarduera edo jarduera artistikoa.

Interpretazio probarako piano-jotzaile laguntzailea kontratatu behar bada, hautagaiaren kontura izango da.

Zortzigarrena.– Deialdiaren ebazpena.

Epaimahaiaren deliberazioen ondoren, idazkariak argitara emango du azken akta, eta, akta horretan, hautagaien ordena puntuazioaren arabera eta behin betiko proposamena jaso beharko dira. Idazkariak Musikeneko Zuzendaritzari igorriko dio akta, lehiaketan puntuazio gorena lortu duenaren kontratazioa egiteko.

Bederatzigarrena.– Deialdiaren garapena.

Hautaketa Musikeneren egoitzan egingo da 2015eko ekainaren 1etik 2ra bitartean.

Hautagai kopuruaren arabera, deialdia bi egunetan segidan egin beharra suerta liteke.

Hamargarrena.– Kontratazioa eta lanerako oinarrizko baldintzak.

Honako prozeduraren bitartez hautatzen den izangaiaren oinarrizko lan-baldintzak honakoak izango dira:

a) Lan-kontratu mugagabea egingo zaio, indarrean dagoen lan-legeriaren arabera dagokion probaldia alde batera utzi gabe.

b) Irakaskuntza-agerraldiaren erregimena astekoa izango da, eta hala gomendatzen duten materia zehatzetan soilik aztertuko du Musikeneren Zuzendaritzak beste erregimen bat esleitzea.

c) Urteko soldata gordina Musikeneko irakasleentzat indarrean dagoena izango da. Lanaldi osoan aritzen ez diren irakasleek lanaldiaren heineko soldata jasoko dute, euren benetako irakaskuntza-dedikazioaren arabera.

d) Hautaketa probak gainditu eta plazarik lortzen ez duten hautagaiek ordezkapenetarako lan-poltsa bat osatuko dute hiru urtez, deialdi honetan deitu diren arloetan edo antzeko irakasgaietan Ikastegiak izan ditzakeen irakaskuntza beharrei aurre egiteko.

Donostia, 2015eko apirilaren 28a.

Giza Baliabideen kudeatzailea,

ALICIA GONZÁLEZ ÁLVAREZ.

I. ERANSKINA
LEHIAKETA ZERRENDA
(Ikus .PDF)

(*) Orduak asteko.

Eskola-orduak alda daitezke ikasturte batetik bestera, matrikulatzen den behin betiko ikasle-kopuruaren arabera eta Musikeneko irakaskuntza eskaintzaren antolaketaren arabera.

(**) Ikastegiko beharrek hala eskatuz gero, zuzendaritzak deialdi honetan jasotakoen antzekoak diren irakasgaien irakaskuntza ere ezarri ahal izango du.


Azterketa dokumentala