Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2015eko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1986

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 22koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Global Lehian programaren diru-laguntzak emateko 2015eko deialdia. Programa horren helburua da banaka nahiz lankidetzan jarduten duten ETEen nazioartekotzeari laguntzea.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 19ko Aginduaren bidez (2014ko apirilaren 1eko EHAA, 63. zk.), Global Lehian programa garatzen da, hau da, banaka nahiz lankidetzan jarduten duten ETEen nazioartekotzeari laguntzeko programa. Aipatutako aginduaren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, han iragarritako diru-laguntzak emateko, 2015eko ekitaldirako deialdia egin behar da, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak eman.

Horrenbestez, aipatutako aginduaren 8. artikuluan ezarritako ahalmena baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea

Ebazpen honen xedea da Global Lehian programa garatzen duen aginduan ezarritako laguntzetarako 2015eko deialdia egitea. Programa horrek helburu du banaka nahiz lankidetzan jarduten duten ETEen nazioartekotzeari laguntzea.

2. artikulua.– Diru-baliabideak.

Xede horretarako, guztira, 5.520.000 euro bideratuko dira. Zenbateko hori bi multzotan banatuko da: 1.380.000 euro, ordainketa-kredituetarako, eta 4.140.000 euro, konpromiso-kredituetarako, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan 2015eko ekitaldirako eta gai horretarako ezarritako aurrekontu-kredituari jarraituz. Eskualde Garapeneko Europar Funtsak (EGEF) laguntzen du banaka nahiz lankidetzan jarduten duten ETEen nazioartekotzeari laguntzeko Global Lehian Programaren finantziazioan, betiere aurrekontuan adierazitako muga hori gainditu gabe.

Etapa bakoitzean, zenbateko hauek bideratuko dira:

– Hasierako etapa: 828.000 euro.

– Sendotze-etapa: 3.864.000 euro.

– Ezartze-etapa: 828.000 euro.

3. artikulua.– Eskabideak aurkezteko lekua eta modua.

Eskabidea era telematikoan bete beharko da, eta honako helbide elektroniko hauetan horretarako ezarritako atalean aurkeztuko da:

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/

Espedientera sartzeko eta gainerako izapideak egiteko, orobat, helbide honetara jo beharko da:

http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak/

Eskabide-eredua ebazpen honen I. eranskinean dago argitaratuta.

4. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2015eko ekainaren 10eko 12:00etan amaituko da.

Nazioartekotze-plana prestatzeko laguntzak eskatu nahi izanez gero, 2015eko irailaren 11 baino lehen aurkeztu beharko da plan hori.

5. artikulua.– Baldintzak.

Global Lehian Programa garatzen duen aginduan ezarritako laguntzak jasotzeko, eta agindu horren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, proiektu bakoitzak gutxieneko puntuazio hau lortu beharko du etapa bakoitzean:

– Hasierako etapa: 35 puntu.

– Sendotze-etapa: 40 puntu.

– Ezartze-etapa: 35 puntu.

6. artikulua.– Balorazio-irizpideen haztapen orokorra.

Global Lehian programa garatzen duen Aginduaren 12. artikuluan aipatzen diren balorazio-irizpideak haztatzeko, ebazpen honetako 2.a eranskinean (banakako enpresak) eta 2.b eranskinean (lankidetzan aritzen diren enpresak) zehaztutakoa aplikatuko da.

7. artikulua.– Nazioartekotze-planaren haztapena.

1.– Nazioartekotze-planari buruzko balorazioa haztatzeko (Global Lehian programa arautzen duen Aginduaren 12. artikuluko 1. irizpidea), ebazpen honen 3. eranskinean zehaztutakoa aplikatuko da.

3. eranskineko haztapenaren arabera gutxienez 40 puntu lortzen ez dituzten planei ez zaie laguntzarik emango.

2.– Global Lehian programaren 2014ko deialdiaren barruan onartutako planei –ekitaldi honetan indarrean jarraitzen dutenei– deialdi horretako kalifikazioaren arabera emango zaie puntuazioa.

8. artikulua.– Bidaia-poltsak, eta bezero eta/edo atzerriko hornitzaile izan daitezkeenei gonbiteak egitea.

1.– Bidaia-poltsak:

2014ko martxoaren 19ko Aginduaren 4. artikuluan aipatzen diren bidaia-poltsak ebazpen honetako 4. eranskinean daude zehaztuta. Gehienez, bidaia-poltsa kopuru hau onartuko da:

a) Hasierako etapa: Guztira, 7 bidaia-poltsa, 5 herrialdetara gehienez.

b) Sendotze-etapa: banakakoen kasuan, 7 bidaia-poltsa herrialde bakoitzeko, eta gehienez 3 herrialde; lankidetzakoen kasuan, 7 bidaia-poltsa herrialde bakoitzeko, eta gehienez 4 herrialde.

c) Ezartze-etapa: 7 bidaia-poltsa gehienez.

Atzerriko azoketan erakustokiak jarri eta produktuak aurkeztuz gero, bidaia-poltsak ez dira zenbatuko, atal honetan ezarritako gehieneko poltsa-kopuruaren ondorioetarako.

2.– Bezero eta/edo atzerriko hornitzaile izan daitezkeenei gonbiteak egitea.

Hasierako etapan eta sendotzekoan, gehienez herrialde bakoitzeko 3 gonbite onartuko dira, eta gehienez 3 herrialde.

Ostatu- eta garraio-gastuen muga egunean 400 eurokoa izango da, hiru egunetan gehienez, betiere aginduaren 4. artikuluan zehazten denari jarraituz.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 22a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala