Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2015eko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1985

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 21ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena; honen bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 9ko Aginduaren babesean 2014ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen da; Agindu horren bidez, abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuaren babesean aipatzen diren arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko 2014ko ekitaldiko laguntzen deialdia egin zen (Lehiatu-Arrantza programa).

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 9ko Aginduaren bidez, 2014ko ekitaldirako deialdia egin zen, arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko (Lehiatu-Arrantza programa).

Behin laguntzak esleituta eta ebazpenak kasuan kasuko onuradunei jakinarazi ondoren, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren Ebazpen bidez, EHAAn argitaratuko da, jakinaren gainean jartzeko helburu bakarrarekin, aipatu xedapenaren babesean emandako laguntzen onuradun suertatu direnen zerrenda, xedapen hauek diotenaren arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. paragrafoa eta goian aipatu den abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuaren 17.artikuluko 5. paragrafoa.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 9ko Aginduaren babesean 2014ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiak jakinaren gainean egon daitezen; Agindu horren bidez, aipatzen diren arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko 2014ko ekitaldiko laguntzen deialdia egin zen. Ebazpen honen eranskinean ageri dira onuradunak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 21a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala