Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2015eko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1983

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 26koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena; honen bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko urriaren 15eko Aginduaren babesean 2014ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratu da. Agindu horren bidez, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira, «Lehiatu Sustapena Programa».

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko urriaren 15eko Aginduaren bidez, arautzen dira nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak, «Lehiatu Sustapena Programa», 2014ko ekitaldirako, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean.

Behin laguntzak esleituta eta ebazpenak dagozkien onuradunei jakinarazi ondoren, aipatu xedapenaren babesean emandako laguntzen onuradun suertatu direnen zerrendaren berri EHAAn argitaratuko den Elikagai Politika eta Industriako sailburuordearen ebazpen baten bidez emango da, xedapen hauek betez: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atala eta goian aipatu den irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 14. artikuluaren 6. paragrafoa.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko urriaren 15eko Aginduaren babesean 2014an emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda; ebazpen honen eranskinean ageri dira. Agindu horren bidez, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira, «Lehiatu Sustapena Programa».

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 26a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala