Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2015eko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1982

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 26koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena; honen bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 30eko Aginduaren babesean 2014ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratu da; Agindu horren bidez, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren II. eta III. kapituluen babesean nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatu, komertzializatu eta sustatzeko 2014. ekitaldirako laguntzen deialdia egin zen (LEHIATU programa).

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatu, komertzializatu eta sustatzeko laguntzen deialdia egin zen (LEHIATU Programa), 2014ko ekitaldirako, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren II. eta III. kapituluen babesean.

Behin laguntzak esleituta eta ebazpenak kasuan kasuko onuradunei jakinarazi ondoren, Elikagai Politika eta Industriako sailburuordearen Ebazpen bidez, EHAAn argitaratuko da, publikotasuna emateko, aipatu xedapenaren babesean emandako laguntzen onuradun suertatu direnen zerrenda, xedapen hauek betez: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. paragrafoko bigarren atala eta goian aipatu den urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 12. artikuluko 5. paragrafoa.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 30eko Aginduaren babesean 2014an emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiak jakinaren gainean egon daitezen; Agindu horren bidez, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren II. eta III. kapituluen babesean nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatu, komertzializatu eta sustatzeko 2014. ekitaldirako laguntzen deialdia egin zen (LEHIATU programa).Ebazpen honen eranskinean ageri dira onuradunak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 26a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala