Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2015eko maiatzaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1978

IRAGARKIA, 123/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean interesa duten hirugarrenak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie 123/2015 prozedura arruntari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Garraioetako sailburuordearen 2014ko abenduaren 5eko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2014ko urriaren 6ko Ebazpenaren aurka Igor Betanzos Alonso jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da, zeinaren bitartez honako prozedura bukatzea erabakitzen baita: Bermeoko portuan profesional ez diren aisia-ontziak amarratzeko aldi baterako baimenak ematekoa, ukatzekoa eta itxarote-zerrenda eratzen duena.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta personatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 23a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala