Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2015eko maiatzaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1973

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, honi buruzko lizitazioari publizitatea emateko dena: Geltokiko Makina baliogabetzaile Automatikoen (GMBA-CAE) hornidura eta instalazioa, Euskal Trenbide Sareko geltokietan bidaiarien sarbidea kontrolatzeko.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: Geltokiko Makina baliogabetzaile Automatikoen (GMBA-CAE) hornidura eta instalazioa, Euskal Trenbide Sareko geltokietan bidaiarien sarbidea kontrolatzeko.

c) Burutzapen/entrega tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzapen/entrega epea: bi (2) urte.

e) Luzapenak: ez.

f) Loterik: ez.

g) CPV: 42961100-1.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko onuragarriena esleipen-irizpide hauen arabera. Irizpide objektiboak: proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 50 puntu artean) eta entrega epea (balorazioa 0 eta 10 puntu artean). Irizpide subjektiboak: eskaintza teknikoa (balorazioa 0 eta 40 puntu artean). Ikus irizpide horien deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: bi milioi bostehun eta laurogei mila euro (2.580.000), BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Fax: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen profilaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web orrian. Esteka: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak).

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2015eko ekainaren 2a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Euskadiko Kontratazio Publikoaren web orrian. Esteka; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20013773).

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: baldintza partikularren pleguan ezarritakoak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko ekainaren 9ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaerak onartzea: ez da aldaerarik onartzen.

9.– Bestelako informazioa.

Karatulak, baldintza partikularren pleguak eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lizitazioaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2015eko apirilaren 27a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala