Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2015eko maiatzaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1967

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 20koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Alansu SL enpresak Aiaran sustatzen ari den hondakin arriskutsuen transferentzia gunea jarduerari dagokion ingurumen-baimen bateratua lortzeko aurkeztu den proiektua jendaurrean jartzen duena.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea da, eta hau posiblea ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horrela poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, 5/2013 legediagatik aldatuta izan dena, ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua araua bete behar duten instalazioek bere xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea da, hain zuen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten Herri Administrazio desberdinen lankidetza bermatuko duen eta hiritarren administrazio beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.

Alansu SL-k Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari ingurumen-baimen bateratua eskatu dio, Poluzioaren prebentziorako eta kontrolerako uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera.

Poluzioaren Prebentziorako eta Kontrolerako uztailaren 1eko 16/2002 Legeak araututakoari jarraituz Euskadiko Autonomia Erkidegoan sustatzen den jarduerari dagokion ingurumen-baimen bateratua lortzeko aurkeztu den proiektua jendaurrean jarri beharra dago.

Honako hauek ikusita: Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Poluzioa prebenitzeko eta kontrolerako uztailaren 1eko 16/2002 Legea, 16/2002 Legea aldatzen duena; urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Emisio Industrialaren Erregelamendua onartzen duena eta 16/2002 Legea garazten duena; Hondakinen eta Lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2001 Legea; Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko egitura organikoa ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua; urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri den beste legedia, hurrengoa

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ingurumenaren baimen bateratua lortzeko, Alansu SL enpresa Aiaran sustatzen ari den hondakin arriskutsuen transferentzia gunea jarduerari dagokion ingurumen-baimen bateratua lortzeko aurkeztu den proiektua jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan bidezko iritzitako arrazoibideak aurkeztu ahal izango dira.

2. artikulua.– Iritzitako arrazoibideak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumenaren Administrazioaren Zuzendaritzan aurkeztuko dira (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz).

3. artikulua.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektua Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumenaren Administrazioaren Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz).

Era berean, adierazitako dokumentazioa hiritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako proiektua Aiarako udalera bidaliko, eta bertan erakutsiko da jendaurrean jartzeko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 20a.

Ingurumeneko sailburuordea,

JOSÉ ANTONIO GALERA CARRILLO.


Azterketa dokumentala