Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2015eko maiatzaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1966

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 13koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita ingurumenerako eta elikagaien industriarako tratamendu bioziden aplikatzaile txartela (oinarrizko maila) banatzeko 2015eko otsailaren 18tik 20ra bitartean «Sanea Control S.L.» sozietateak Barakaldon emandako oinarrizko mailako ikastaroa gainditu duten ikasleei.

Ikusi da «Sanea Control S.L.» (Ames, A Coruña) sozietateak bidali duen dokumentazioa, 2015eko otsailean emandako ikastaroaren garapenari eta ikasleek izandako aprobetxamenduari buruzkoa. Ikastaroa ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaileentzat zen (oinarrizko maila).

Kontuan izan behar da Osasun Publikoko Zuzendaritzak 2010eko ekainaren 3ko Ebazpenaren bidez baimena eman ziola «Sanea Control S.L.» sozietateari oinarrizko mailako ikastaroak emateko. Ebazpen hori, hain zuzen ere, abenduaren 21eko 257/2004 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko eman zen (257/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala sortzen duena). Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea ebazpen honen eranskinean ageri den zerrendako pertsonei eman diezaieten ingurumenerako eta elikagaien industriarako tratamendu bioziden aplikatzaile txartela (oinarrizko maila).

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 13a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

MARÍA DORRONSORO IRAETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala