Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2015eko maiatzaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1965

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 16koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, 2014-2015 ikasturtean ikastetxe publikoetan edo, salbuespen gisa, itunpeko ikastetxe pribatuetan eskolatuta dauden ikasleak, fisikoki, psikikoki edo sentsorialki elbarrituta daudenak, garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia ebazten duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez, 2014-2015 ikasturtean ikastetxe publikoetan edo, salbuespen gisa, itunpeko ikastetxe pribatuetan eskolatuta dauden ikasleak, fisikoki, psikikoki edo sentsorialki elbarrituta daudenak, garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deia egiten da, eta aplikatu beharreko irizpideak arautzen dira.

Lurralde Historikoek egindako proposamenak aztertu eta aipatutako deialdian ezarritako irizpideak aplikatuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Deialdiko baldintzak bete dituzten Lurralde Historikoetako ikasleei laguntza ematea.

Ebazpen honen diru-zenbatekoa, guztira, 2.293.188 eurotakoa da, ondoren zehazten den bezala banatuta:

Araba: 228.530,13 euro.

Bizkaia: 1.313.809,50 euro.

Gipuzkoa: 750.848,37 euro.

Bigarrena.– Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan argitaratzeko agintzea.

Gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen kontra, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 16a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.


Azterketa dokumentala