Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2015eko maiatzaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1964

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 1ekoa, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena, Kirol Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntzaren estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Kirol Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntzaren estatutuak EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu ziren 1989-05-22an, 161. zenbakiarekin. Orain Federakuntzaren estatutuak berriro idatzi dira.

Kirol Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntzak, 2015eko otsailaren 27an egindako ezohiko Batzar Orokorrean, estatutuak aldatzea onartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez egiaztatu da.

Aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kirol Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntzaren estatutuen 3. artikuluaren aldaketa onartzea eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu hori honela idatzita gelditzen da:

«3. artikulua:

Kirol Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntzaren helbidea hauxe da: Errotaburu pasealekua 1, 3. solairua, Donostia, PK 20018, Gipuzkoako Lurralde Historikoa».

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotzen denaren arabera, administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen kontra, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari gorako errekurtsoa jar dakioke, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 1a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala