Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2015eko maiatzaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1962

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 31koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren berriztatzen baita Cualicontrol-Aci, S.A.U.ren izendapena biskositate txikiko likidoetarako zisterna-kamioietan neurketa-sistemen metrologia-egiaztapenak egiteko baimendutako erakunde gisa.

Erref.: 01-OV-1010.

AURREKARIAK

1.– 2015eko martxoaren 31n, Fernando Launza jaunak, Cualicontrol-Aci, S.A.U. enpresaren izenean eta haren ordez (Helbidea: Obispo Javier Osés 12-lokala, Huesca), izendapena berriztatzeko eskaera aurkeztu du. Izendapena honakoak egiteko da: batetik, konponketen edo aldaketen ondorengo egiaztapen-entseguak; eta, bestetik, aldizkako egiaztapenak, biskositate txikiko likidoetarako zisterna-kamioietako neurketa-sistemen kontrol metrologiko estatala arautzen duen azaroaren 22ko ITC/3750/2006 Aginduan xedatutakoaren arabera.

2.– Administrazio eta Industria Segurtasuneko zuzendariaren 2010eko apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez, Cualicontrol-Aci, S.A.U. izendatu zen baimendutako erakunde, biskositate txikiko likidoetarako zisterna-kamioietan neurketa-sistemen metrologia-egiaztapenak egiteko.

2009ko urtarrilaren 15ean, Cualicontrol-Aci, S.A.U. enpresari behin-behineko baimena eman zitzaion konponketen edo aldaketen ondorengo egiaztapen-entseguak egiteko eta aldizkako egiaztapenak egiteko, biskositate txikiko likidoetarako zisterna-kamioietako neurketa-sistemen kontrol metrologiko estatala arautzen duen azaroaren 22ko ITC/3750/2006 Aginduan xedatutakoaren arabera.

3.– Metrologia-egiaztapenak egiteko erakunde baimenduaren izendapena izateko, azaroaren 26ko 1/2007 Zuzentarauak xedatutako eskakizunak bete beharko ditu erakunde eskatzaileak. Horretarako, ENACek (Ziurtapeneko Erakunde Nazionalak) egindako OC-I/163 egiaztapen-ziurtagiria aurkeztu da, 4. berrikuspenaren 2014-12-15eko eranskin teknikoarekin bat, zeinak barnean hartzen dituen biskositate txikiko likidoetarako (<= 20 mPa.S) zisterna-kamioien neurketa-sistemak, emariak 25 l/min eta 1000 l/min bitartekoak izanik presio atmosferikoan; horren ondorioz, eskatutako izendapena berriztatzea dagokio.

Espediente hau ebazteko, beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan metrologia-kontrola egiteko bitartekoak ezarri zituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluan zehazten denaren arabera, industria alorrean eskumena duen organoak egiaztatze metrologikoa egiten duten erakundeak gaitu ahal izango ditu konponketaren nahiz aldaketen osteko eta aldizkako egiaztatzeak egin ditzaten.

2.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak du ebazpen hau emateko eskumena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera (2013-04-24ko EHAA).

3.– Neurketa-tresnen kontrol metrologikoei buruzko oinarrizko legeria arautzailea hauetan sortuta dago: Metrologiako 32/2014 Legea; neurketa-tresnetan Estatuak egin beharreko metrologia-kontrola arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretua, eta aipatutako 2007ko azaroaren 29ko Ebazpena.

4.– ITC/3750/2006 Agindua, azaroaren 22koa, biskositate txikiko likidoetarako zisterna-kamioietako neurketa-sistemen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena.

5.– Industriako Idazkaritza Nagusiaren 2009-07-15eko Ebazpena, azaroaren 22ko ITC/3750/2006 Aginduaren III. eranskina aldatzekoa.

Adierazitako legezko aginduak eta bat datozen aplikazio orokorreko gainerako xedapenak aztertu ondoren, eta Industria Zerbitzuko buruak proposatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Izendapena berriztatzea Cualicontrol-Aci, S.A.U. ri, biskositate txikiko (<= 20 mPa.S) likidoetarako zisterna-kamioietan neurketa-sistemen metrologia-egiaztapenak egiteko baimendutako erakundea den aldetik, emariak 25 l/min eta 1000 l/min bitartekoak izanik presio atmosferikoan.

2.– Ematen den baimenari honako betekizun hauek ezartzea:

– Jardun-eremuak Euskal Autonomia Erkidegoko tresnak biltzen ditu.

– Tresnak entseguak gainditzen dituenean, erakundeak betetako egiaztapenaren etiketa jarriko dio. Halaber, kontrol metrologikoaren egiaztagiri bat emango da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak xedatutakoarekin bat.

Probak gainditzen ez baditu, zerbitzua emateko desgaituta dagoela adierazten duen etiketa gorria itsatsiko dio. Hori guztia, uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuaren I. eranskinarekin bat egingo da. Halaber, egiaztatzea gainditu ez duen tresnaren berri emango zaio, berehala, tresna dagoen lekuko lurralde-ordezkaritzari.

– Dagokion egiaztapena egin ondoren, Cualicontrol-Aci, S.A.U. enpresak zigiluen bidez zigilatuko du tresna edo, ahal denean eta bortxaezintasuna bermatuta, etiketa itsasgarri autosuntsigarrien bidez zigilatuko du.

Ez da inola ere berunezko zigilurik edo antzekorik erabiliko; zigiluek jardueraren girorako egokiak eta iraunkorrak izan beharko dute. Kolore laranja erabili behar da, gainerakoak Administraziorako edo beste agente metrologiko batzuetarako gordetzen baitira. Espainiako Metrologia Zentroaren (CEM) eta Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren gidalerroei eta gomendioei jarraitu beharko zaie.

Edonola ere, zigiluek inskripzio hauek izango dituzte:

a) Zigilu normala:

(Ikus .PDF)

b) Zigilu enbutitua:

(Ikus .PDF)

c) Plastikozko zigilua:

(Ikus .PDF)

Egiaztatu den urtearen azken bi digituei dagokie XXa.

3.– Cualicontrol-Aci, S.A.U. enpresak baimendutako entseguei dagozkien tarifen berri emango dio urtero zuzendaritza honi.

4.– EAEn baimenduta dauden erakundeen erregistrorako, Cualicontrol-Aci, S.A.U. enpresari 01-OV-1010 zenbakia esleitu zaio.

5.– Cualicontrol-Aci, S.A.U. erakundeak une oro honako hauetan ezarritako baldintzak bete beharko ditu: uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretua, neurketa-tresnein gaineko kontrol metrologiko estatala arautzen duena; azaroaren 22ko ITC/3750/2006 Agindua; Industria Idazkaritza Nagusiaren 2009-07-15eko Ebazpena eta 2007ko azaroaren 29ko Ebazpena, eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Administrazio eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak ezar dezakeen beste edozein xedapen.

6.– Izendapenaren berriztapen honek 5 urteko balioa du eta luza daiteke, baldin eta iraungi baino hilabete lehenago izendapen-berriztapenaren eskaera aurkezten bada eta Industriako Idazkaritza Orokorraren 2007-11-29ko Ebazpenean ezarritako betekizun guztiak betetzen badira, metrologia-egiaztapenerako baimendutako erakundeak izendatzeko ebazpenean, hain zuzen.

7.– Baimen honek ordeztu eta baliogabetu egiten ditu Cualicontrol-Aci, S.A.U.ri egiaztatze metrologikoak egiteko aurretik emandako beste guztiak.

8.– Izendatutako erakundearen jardunak ikuskatu, esku hartu eta kontrolatzeko eskumena Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokio. Gainera, baimena ematea ahalbidetu duten baldintzak betetzen jarraitzen duela egiaztatzeko ere, ikuskapenak egin ahal izango dira.

9.– Ebazpen hau eman eta gero, aurkeztutako agirietan egiaztatutako egoera aldatzen bada, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari jakinaraziko zaio, eta hark baimena berretsiko du edo deuseztatu ahal izango du.

10.– Dena den, bateraezintasuna eta independentzia egongo dira kontrol metrologikoa izan behar duten neurketa-tresnen ekoizpen-, merkaturatze- eta konpontze-jarduerei begira (zerbitzuak ematea barne, baita Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaritza honek adierazten dituen jarduerak ere).

11.– Indarrean dagoen legerian xedatutakoez gain, honako arrazoi hauek dakarte baimena baliogabetzea: baimenean ezarritako aginduak ez betetzea, egiaztagiria etetea edo kentzea, eta baimena eman zeneko inguruabarrak asko aldatzea.

12.– Izendapen hau ez berriztatzeko, arrazoi izan daitezke arau- eta administrazio-irregulartasunak, baita Egiaztatze Metrologikoko Erakunde Baimendua zehapenpean izatea ere.

13.– Urtero, lehen hiruhilekoan zehar, Egiaztatze Metrologikoko Erakunde Baimenduak Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari memoria bat bidaliko dio egindako jardueren eta gertatutako gorabeheren berri emateko. Halaber, lurralde bakoitzean egindako egiaztatzeen berri emango zaio dagokion ordezkaritzari, sei hilerik behin.

Horretaz gain, egin baino 48 ordu lehenago, jardun-esparruaren arabera dagokion lurralde-ordezkaritzan jakinaraziko du zein diren egin beharreko egiaztatzeak, mezu elektroniko edo fax bidez jakinarazi ere.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean xedatutakoa betetzeko. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 31.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala