Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2015eko maiatzaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1961

AGINDUA, 2015eko apirilaren 8koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Fundación Investigación, Universidad Empresa – Jakintza Lanezko Ikerkuntza (Euskoiker) fundazioaren estatutuetako 4. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea. Hona hemen

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko otsailaren 2an, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistro Orokorrean sarrera izan du helbidea aldatzeko eskritura publikoak. Eskritura publiko hori Bilboko notario Ignacio J. Gomeza Eleizaldek egiletsi zuen 2015eko urtarrilaren 15ean (protokolo-zenbakia: 41) eta bertan dago jasota Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan sozietatearen helbide-aldaketa inskribatzeko eskaera, horrek Jakintza Lanezko Ikerkuntza (Euskoiker) fundazioaren estatutuetan eragiten duen artikulu-aldaketarekin batera.

Eskritura publiko horrekin batera, patronatuak 2014ko azaroaren 28an egindako bileraren ziurtagiria aurkeztu da. Enrique Amezua San Martin patronatuko idazkariak egin zuen ziurtagiri hori, 2014ko azaroaren 28an, Vitoria-Gasteizen, lehendakariaren oniritzia izanik. Bilera horretan, besteak beste, fundazioaren helbidea aldatzea erabaki zuten bertaratutakoek aho batez, eta, horren ondorioz, fundazioaren estatutuetako 4. artikulua ere aldatzea.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek espedientea aztertu, eta, horren ondoren, erabaki-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala xedatuta dago hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoa.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin bat dator aldaketa.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakintza Lanezko Ikerkuntza (Euskoiker) fundazioaren estatutuetako 4. artikuluan egindako aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutu-aldaketa agindu honetako dataz inskribatzeko agintzea, 2015eko urtarrilaren 15ean egiletsitako eskritura publikoak xedatutakoarekin bat. Bertan jasota dago sozietatearen helbidea aldatzen dela eta zein artikulu aldatzen den estatutuetan horren ondorioz. Eskritura publikoa Bilboko notario Ignacio J. Gomeza Eleizaldek egiletsi zuen (protokolo-zenbakia: 41), bertan Enrique Amezua San Martin zegoela, Jakintza Lanezko Ikerkuntza (Euskoiker) fundazioaren patronatuko idazkaria den aldetik.

Inskripzioan, fundazioaren helbidea hau izango da: Lopez Haroko, On Diego (Kale Nagusia), 38 – 3. solairua – 4. atala – 48009 Bilbao.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirialaren 8a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala