Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2015eko maiatzaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1960

AGINDUA, 2015eko martxoaren 30ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria / Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioaren» estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Ikusita eta aztertuta geratu da estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea. Hona hemen

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko martxoaren 27an, eskabide bat sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean, «Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria / Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioaren» estatutuetan eginiko aldaketa hauek Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko: II. tituluko I. ataleko laugarren azpiatalaren izenean eginiko aldaketa (aurrerantzean, «Fundazioaren eta patronatuaren presidentzia. Patronatuaren barne antolaketa eta jarduera» deituko da); 26. artikuluan eginiko aldaketa (Fundazioaren eta patronatuaren presidentziaren araubide organikoa); 30. artikuluan eginikoa (Patronatuaren funtzioak); 35. artikuluan (Batzorde iraunkorraren ahalmenak); 36. artikuluan (Izendapen batzordea); 39. artikuluan (Zuzendari nagusiaren ahalmenak), eta 43. artikuluan eginikoa (Kudeaketa protokoloa). Fundazioaren Patronatuak erabaki zuen aldaketa hori 2015eko martxoaren 26an. Espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.

Bigarrena.– Artikulu horiek aldatuta, estatutuetan, fundazioaren eta patronatuaren presidentziari aplikatu beharreko araubide juridikoa, funtzionala eta organikoa aurreikusten dira, bi horiek desberdinduta. Zereginak deskribatzearekin batera, estatutuak aldatzearen bidez, gainerako patronatukideekin modu diferentzialean araubide hori eratu dezaketen gainerako baldintzak aurreikus daitezke.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea «Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria / Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioaren» estatutuetan eginiko aldaketa hauek Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko: II. tituluko I. ataleko laugarren azpiatalaren izenean eginiko aldaketa (aurrerantzean, «Fundazioaren eta patronatuaren presidentzia. Patronatuaren barne antolaketa eta jarduera» deituko da); 26. artikuluan eginiko aldaketa (Fundazioaren eta patronatuaren presidentziaren araubide organikoa); 30. artikuluan eginikoa (Patronatuaren funtzioak); 35. artikuluan (Batzorde iraunkorraren ahalmenak); 36. artikuluan (Izendapen batzordea); 39. artikuluan (Zuzendari nagusiaren ahalmenak), eta 43. artikuluan eginikoa (Kudeaketa protokoloa). Fundazioaren Patronatuak erabaki zuen aldaketa hori 2015eko martxoaren 26an. Hori guztia agindu honen datarekin, Vicente María del Arenal Otero notarioaren aurrean 2015eko martxoaren 26an egiletsitako eskritura publikoan jasotako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 638).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 30a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala