Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2015eko maiatzaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
1959

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 6koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena; honen bidez, iragarri egiten da noiz argitaratuko den 2015eko maiatzaren 6ko Ebazpena, Segurtasun Saileko Gurenet atarian. Ebazpen horren bidez, onetsi egiten da Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda. Prozedura horretarako deia 2015eko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez egin da, zeinek Oinarrizko Eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako zein Ikuskapen Eskalako ofizialondokoaren eta ofizialaren kategorietako lanpostuak, merezimendu lehiaketa orokorraren sistemaren bidez hornitu beharrekoak, betetzeko deialdia onartzen eta argitaratzen duen (C109).

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2015eko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onetsi eta argitaratu zen. Bada, beraren hirugarren ebazpenean ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuak emandako eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

2015eko maiatzaren 6ko Ebazpena Segurtasun Saileko Gurenet atarian 2015eko maiatzaren 6an argitaratu dela jakinaraztea. Ebazpen hori Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena da, eta Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onesten du. Prozedura horretarako deia 2015eko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez egin da, zeinek Oinarrizko Eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako zein Ikuskapen Eskalako ofizialondokoaren eta ofizialaren kategorietako lanpostuak, merezimendu lehiaketa orokorraren sistemaren bidez hornitu beharrekoak, betetzeko deialdia onartzen eta argitaratzen duen (C109).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 6a.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala