Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2015eko maiatzaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1950

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 469/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 469/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Ovidio Linares Villar, Maria Barrio Rodriguez eta Javier Linares Barrio.

Abokatua: Amelia de las Heras Diaz, Amelia de las Heras Diaz eta Amelia de las Heras Diaz.

Prokuradorea: Susana Sanchez Hidalgo, Susana Sanchez Hidalgo eta Susana Sanchez Hidalgo.

Demandatua: Jose Rodriguez Martinez eta Ines Gonzalez Ausin.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-03-31n. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut Susana Sánchez Hidalgo prokuradoreak Ovidio Linares Villar, Maria Barrio Rodríguez eta Javier Linares Barrio jaun-andreen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, José Rodríguez Martínez eta Inés González Ausin jaun-andreen aurkakoa. Horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut honako zenbateko hauek solidarioki ordaintzera auzi-jartzaileei:

a) 12.794,96 euro;

b) Aipatu zenbatekoak ebazpen hau ematen den egunetik aurrera sortutako legezko interesak, bi puntu gehituta.

c) Judizioaren kostuak.

Ines Gonzalez Ausin eta Jose Rodriguez Martinez demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko martxoaren 31.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala