Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2015eko maiatzaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1949

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 27koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (158/2015 prozedura arrunta) interesdun izan litezkeenak epatzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (158/2015 prozedura arrunta) jarri zen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2015eko otsailaren 10eko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horrez bitartez, 2014ko apirilaren 1eko Ebazpenaz deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa prozedurako Epaimahai Kalifikatzailearen 2014ko azaroaren 10eko Akordioaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa atzera bota zen. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak espedientea bidaltzeko eskatu duenez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran, eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2015eko apirilaren 27a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala