Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2015eko maiatzaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1947

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 22koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (234/2012-B prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak epatzeko dena.

Administrazioarekiko auzi-errekurtso hau 234/2012-B prozedura laburtuaren bitartez bideratu da, eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2012ko ekainaren 1 eta 4ko ebazpenak aurkatzen ditu. Ebazpen horien bitartez, komisarioen kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten duen 2012ko apirilaren 18ko Ebazpenaren kontra jarritako berraztertzeko errekurtsoak ezetsi ziren.

2014ko azaroaren 4ko Eginbidearen bidez, prozeduran interesdun izan litezkeenak pertsonalki epatzeko agindu zitzaion Administrazioari. Interesdun guztiak ezin izan zirenez epatu, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak –2015eko apirilaren 17ko Eginbideaz– EHAAn argitaratzeko eskatu zuen.

Hori horrela izanik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Prozedura honetan interesdunak direnak epatzea, egoki baderitzote, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian, 234/2012-B prozedura laburtuan, ager daitezen. Horretarako, bederatzi egun izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Arkauti, 2015eko apirilaren 22a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala