Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2015eko maiatzaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1938

IRAGARKIA, Honen bidez, jakinarazi egiten dira trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan emandako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak.

Jakinarazpena egiten ahalegindu arren, ezinezkoa izan denez, iragarki hau argitaratzen da Trafikoko zuzendariak emandako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak jakinarazteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluen arabera.

Jakinarazpenarekin batera, honako ohartarazpen hauek ere egiten dira:

Lehenengoa.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen duenez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian 2 hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen arabera.

Bigarrena.– Ebazpenak puntuak galtzea badakar, eskumena duen agintaritzari jakinaraziko zaio.

Hirugarrena.– Ordainketa egiteko www.trafikoa.net web orrialdera jo behar da eta dagokion ordainagiria sortu.

Laugarrena.– Borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-prozeduraren bidez egingo da.

Bosgarrena.– Ebazpenak errekurtso egilearen alegazioak onartzen baditu, hautsitako artikuluari dagokion zutabean honako hitza agertuko da: «Ezeztatua».

Seigarrena.– Ebazpena ordainduta egongo balitz, zenbatekoari dagokion zutabean honako hitza agertuko da: «Ordainduta».

Zazpigarrena.– Ebazpenak zehapenaren zenbatekoa aldatuz gero, hautsitako artikuluari dagokion zutabean «A» hizkia agertuko da:

Aplikatu den legeriaren nomenklatura (1):

L: 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

B: 1428/2003 Errege Dekretua eta 339/1990 LED.

G: 772/1997 ED, Gidarien Araudi Orokorra.

J: 2822/1998 Errege Dekretua, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra.

M: 8/2004 LED, Aseguruari buruzko Legea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 23a.

Trafiko zuzendaria,

GARBIÑE SAEZ MOLINUEVO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala