Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2015eko maiatzaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1934

EDIKTUA, 373/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 373/2014 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Agrecobro, S.L.

Alderdi demandatua: La Abadia de Comunicacion, S.L. eta Jose Carlos Garcia Rojas.

Gaia: hitzezko judizioko demanda.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta epaitzak honako hau dio, hitzez hitz:

EPAITZA

1.– Osorik baiesten dut Agrecobro, S.L.k (Mónica Gallego Castañiza prokuradoreak ordezkaturik) La Abadía de Comunicación, S.L. eta José Carlos García Rojasen aurka aurkeztutako demanda (auzi-ihesean dago).

2.– La Abadía de Comunicación, S.L. eta José Carlos García Rojas kondenatzen ditut Agrecorbo, S.L.ri modu solidarioan bost mila bostehun eta laurogeita hamalau euro eta hogeita bat zentimo (5.594,21) ordaintzera.

3.– La Abadía de Comunicación, S.L. eta José Carlos García Rojas zenbateko horri dagozkion interesak solidarioki ordaintzera kondenatzen ditut. Interes horiek Merkataritzako Eragiketetako Berankortasunaren aurkako Neurriei buruzko abenduaren 29ko 3/2004 Legearen eta interes-tasak urtero zehazten dituzten ebazpenen araberakoak izango dira. Eta hori guztia izango da, hain zuzen ere, faktura bakoitzaren epemugatik eta faktura guztiak guztiz ordaindu arte.

Gainera, zorraren zenbateko osoaren berandutze-interesa sortuko da, bi puntutan gehitua, ebazpen hau irmo egiten denetik aurrera, PZLko 576. artikuluan araututako prozesuko interes gisa.

4.– Kostuak alderdi demandatuei ezartzen zaizkie.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, adieraziko dira: aurka egiteko zein alegaziotan oinarritzen den, zein den apelatutako ebazpena eta zein diren aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ..... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenean salbuesten direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 497, 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, Epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epatze-eginbidea gauzatzeko.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko martxoaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala