Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2015eko maiatzaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1930

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 22koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, jarraian zehazten diren kidegoetako lanpostu hutsak betetzeko bitarteko funtzionarioen lan-poltsak osatuko dutenen behin-behineko zerrenda onartzeko dena: Auzitegi Medikuen Kidegoa, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoa eta Laguntza Judizialeko Kidegoa.

2014ko azaroaren 11ko Ebazpen baten bidez, Auzitegi Medikuen Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko eta Laguntza Judizialeko Kidegoko lan-poltsak osatzen dituztenen datuak ireki eta gaurkotu ziren; betiere, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduak emandako eskumenez baliatuta; izan ere, agindu horren bidez, aipatutako kidegoetan (Auzitegiko Medikuak, Prozesu eta Administrazio Kudeaketa, Prozesu eta Administrazio Izapidetza eta Laguntza Judiziala) lanpostuak betetzeko, bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatu ziren (Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014-05-19ko Aginduaz aldatu zen gindu hori).

Lan-poltsa horietan direnen behin-behineko zerrenda prestatu delarik, 2010eko irailaren 16ko Aginduko 5. artikuluan eta 2014ko azaroaren 11ko Ebazpenean aurreikusitakoaren arabera, honako hau

EBATZI DUT:

1.– Justizia Administrazioko Auzitegiko Medikuen, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetako lanpostu hutsak betetzeko bitarteko funtzionarioen lan-poltsetan daudenen behin-behineko zerrenda onartzea, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako EATetako iragarki-oholetan, www.justizia.net web-orrian eta Justiziako pertsonalaren atarian argitaratzeko agintzea.

2.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, pertsona interesdunek hamar eguneko epea izango dute erreklamazioa aurkezteko Justizia Administrazioko Zuzendaritzan, behar bezala dokumentatuta eta behin-behineko zerrendan jasotako datuetako edozeini dagokionez.

3.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduko 4.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera eta poltsak ordenatzearren, berdinketarik bada, lehentasun alfabetikoaren (A letratik hasita) irizpidea kontuan izanik ebatziko da, azken lan-eskaintza publikoari dagokionez (2014ko maiatzaren 19ko Aginduaz aldatu zen agindu hori).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 22a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala