Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2015eko apirilaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1920

IRAGARKIA, 2015eko martxoaren 18an, 20-SE-K-2015-10 zehapen-espedientean Gipuzkoako lurralde-ordezkariak emandako hertsapenezko isun-proposamena jakinarazteko dena.

Lanautika Gestión Naval, S.L.-ri aipatu proposamenaren jakinarazpena ohiko moduan egiterik egon ez denez, hainbat saio egin arren haren bere helbide ezagunean (Navalaldea poligonoa, B3, 20110 pabiloia, Pasai Donibane), iragarki hau argitaratzen da.

HAUTSITAKO ARAUA

Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legeko 41. artikulua.

PROPOSATUTAKO ZEHAPENA

Lanautika Gestión Naval, S.L.ri hiru mila (3.000) euroko hertsapenezko isuna ezartzea.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hastia, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Easo kalea, 10, 3. solairua, Donostian. Epe hori igarotakoan, isunaren proposamena Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariari bidaliko da, ebazpena eman dezan.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuaz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Donostia, 2015eko apirilaren 14a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIERREZ.


Azterketa dokumentala