Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2015eko apirilaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1918

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 588/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 588/2014 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: P.K.64 Zamakola, Bilbao.

Alderdi demandatua: Lacei Gestion, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Nik, Begoña Amann Subinasek, Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizial naizen aldetik,

fede ematen dut, epaitegi honetako epaile magistratu M.ª Eugenia Viguri Arribasek 588/2014 hitzezko judizioan, epaia eman duela, 2015eko otsailaren 18an.

Lacei Gestion, S.L. non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta, halaber, aditzera ematen apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela ebazpen horren aurka, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko martxoaren hogeita lauan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala