Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2015eko apirilaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1917

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 20koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bitartez, deialdi publikoaren bidetik, honako prozedura hastea erabakitzen baita: Elantxobeko (Bizkaia) portuan amarralekuak erabiltzeko baimenak emateko prozedura.

Elantxobeko portuak baditu profesionalentzat ez diren aisia-ontzientzako amarratze-instalazioak; eta horiek okupatzeko, amarralekuak erabiltzeko baimena edo titulu administratibo bat izan behar da aldez aurretik.

Euskal Autonomia Erkidegoaren titularitatepeko postuetan baimen horiek emateko prozedura ezarrita dago agindu honetan: Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Agindua, zeinarekin honako prozedura hau arautzen baita: Euskal Autonomia Erkidegoaren titularitatepeko portuetan eta portu-instalazioetan, profesionalentzat ez diren aisia-ontzien titularrek amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko dena. Eta agindu horren 3. artikuluan zehazten denez, amarralekuak lortzeko eskabideak egiteko epe bat irekiko du Administrazioak, hain justu ere eskudun agintaritzaren ebazpen bidez egindako deialdiaren iragarki batekin, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den.

Aurrekok guztiagatik, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 6.e) eta 14.1.m) artikuluek eta Euskal Autonomia Erkidegoaren titularitatepeko portuetan eta portu-instalazioetan, profesionalentzat ez diren aisia-ontzien titularrei amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko prozedura arautzen duen Garraio eta Herri Lanetako sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduak zuzendaritza honi ematen dizkioten ahalmenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Deialdi publikoaren bitartez, honako prozedura honi hasiera ematea: Elantxobeko portuan amarralekuak erabiltzeko baimenak emateko dena, betiere ebazpen honen I. eranskinean jasotako oinarriekin bat etorriaz.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraioetako sailburuordeari edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunenetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 20a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala