Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2015eko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1875

IRAGARKIA, 2015eko apirilaren 20koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakitera ematen baita Amurrio-Ayala Menagarai 5. ZTO. izeneko aireko linea elektrikoari dagokion babes-eremuko zortasunaren handitzea, Arabako Lurralde Historikoko Amurrio eta Aiarako udalerrietan.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 27. artikuluan (2002ko abenduaren 23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako; eta bat etorriz testu horretako azken xedapenetako lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan, eta Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean (2011ko maiatzaren 31ko EHAA) eta 21/2013 Legean, abenduaren 9koan, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoan (2013ko abenduaren 11ko BOE) ezarritakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean (1998ko martxoaren 27ko EHAA) adierazitakoari dagokionez; jendaurrean jartzen da honako instalazio hau, eta berarekin batera, eskatzaileak nahitaez desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza.

– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, SAU; egoitza: San Adrián Ibilbidea 46, Bilbao.

– Xedea: Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean ezarritakoa betetzeko (2011ko maiatzaren 31ko EHAA), zeinaren bidez goi-tentsioko aireko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen baitira, dagoena baino zuhaiztirik gabeko gune handiagoa izan nahi da, linea elektriko hori eta haren adarrak igarotzeko.

– Erreferentzia: RS 1-19137 / AT-H-2015-00001.

– Jarduketaren ezaugarri nagusiak: Aurkeztutako Proiektuan jasotakoak, J. Ignacio Villanueva Ortueta industria-ingeniariak 2015eko otsailean sinatua.

– Linearen ibilbidea: Amurrio eta Aiarako udalerrietan.

– Proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean zehaztutakoak.

– Aurrekontua: 27.851,20 euro.

Herri-onurako deklarazioa eskatzen da, hain zuzen ere aipatutako instalazioaren babes-eremuaren zortasuna handitze aldera.

Iragarki hau jakitera ematen da, Arabako Lurralde Ordezkaritza honetan proiektua aztertzeko (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz), edo dagokion udalean, egoki iritzitako erreklamazioak –bi ale– aurkeztu ahal izateko hilabeteko epean, iragarki hau argitara eman eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 20a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala