Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2015eko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1873

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Lurralde Ordezkaritzarena. Honen bidez, jakinarazten da Zestoa (Gipuzkoa) udalerriko «Natividad» eta «San Ignacio» izeneko ur mineral sendagarrien iturburuak babesteko eremuari buruzko proposamena.

1978kp abuztuaren 25eko Meatzaritzako Araubiderako Erregelamendu Orokorraren 41. artikuluaren 2. Paragrafoan zehaztutakoaren ondorioetarako, jakitera ematen da honako eskaera hau:

Eskatzailea: Zestoako Bainuetxea. San Juan pasealekua 30, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Eskaera: Aipatu «Natividad» eta «San Ignacio» Iturburuak babesteko eremuari buruzko proposamena.

Udalerria: Zestoa.

(Ikus .PDF)

3. taula. Zestoako bainuetxeko bi iturburen UTM ED50 koordenatuak.

Guzti hori jakitera ematen da, eskaera horrek kalte egiten dien guztiek jakin dezaten, eta nahi dituzten alegazioak aurkeztu ditzaten, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta ondorengo 15 egunetan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, Easo kalea 10ean, 20006 Donostia. Helbide horretan eskuragarri dago espedientea osatzen duen dokumentazioa.

Donostia, 2015eko martxoaren 30a.

Eskumenak eskuordetzea dela eta (2013-09-03 Ebazpena).

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIÉRREZ.


Azterketa dokumentala