Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2015eko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1871

EDIKTUA, behin-behineko neurriak hartzeari buruzko 5/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Tolosako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian behin-behineko neurriak hartzeari buruz bideratutako 5/2014 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Xochil Milagros Salcedo Elisabethek eskatuta bideratu da Luis Noel Corrales Floresen aurka, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruz. Hauek dira epaiaren idazpurua eta epaitza:

EPAITZA

Idazkari judiziala: Raquel Miranda Anta.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabosteko martxoaren hamaika.

Aurkaratzeko modua: berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Horretarako, jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ..................... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta Luis Noel Corrales Flores demandatuari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko martxoaren hamaikan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala