Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2015eko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1870

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 629/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Santander Consumer Establecimiento Financiero de Credito, S.A.k eskatuta, Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian, 629/2014 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Jose Carlos Dos Santos Cunha-ren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gaineko epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

44/2015 EPAIA

Epailea: Eva Cerón Ripoll.

Lekua: Donostia.

Eguna: bi mila eta hamabosteko martxoaren hogeita bosta.

Alderdi demandatzailea: Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.

Abokatua: Antonio Arriola Saenz.

Prokuradorea: Oscar Mejías Abad.

Alderdi demandatua: Jose Carlos Dos Santos Cunha.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Auzi-ihesean den José Carlos dos Santos Cunha-ren aurka, Oscar Mejías Abad prokuradoreak ordezkaturik eta Antonio Arriola Sáenz letratuak defendaturik, Santander Consumer, Establecimiento Financiero de Crédito, S. A.k aurkeztutako demanda osorik baiesten dut; eta demandatzaileari José Carlos dos Santos Cunha ondokoak pagatzera kondenatzen dut: hiru mila eta hirurogeita hamahiru euro eta berrogeita lau zentimo (3.073,44), eta gaurtik zorra guztiz ordaindu arte sortzen diren legezko interesak.

Kostuak berariaz demandatuari ezartzen zaizkio, José Carlos dos Santos Cunha jaunari.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Eta Jose Carlos Dos Santos Cunha demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Donostian (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko martxoaren hogeita bostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala