Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2015eko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1868

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 763/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa, 763/2014.

Alderdi demandatzailea: Neysa Ivonne Gonzalez Rodriguez.

Alderdi demandatua: Alvaro Gutierrez Rojas.

Auzigaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

Baietsi egiten dut N.I.G.R. andreak aurkeztutako demanda, Alvaro Gutiérrez Rojas jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, dibortzioaren ondorioz, alderdien artean dagoen ezkontza-lotura desegiteko agintzen dut, erabaki horri dagozkion legezko ondorio guztiekin.

Ebazpen hau irmoa denean, jakinarazi bekio ofizioz ezkontza inskribatuta dagoen Erregistro Zibilari, orri-bazterreko oharra egin dadin. Ez da berariaz erabakirik hartzen auzialdi honetan sortutako kostuei buruz.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ....... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko apirilaren batean.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko apirilaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala