Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2015eko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1865

AGINDUA, 2015eko apirilaren 15ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Barakaldo udalerriko RES AL 22 lurzatian araubide orokorreko babes ofizialeko 72 etxebizitza esleitzeko prozedura bukatu eta sustapen horretako esleipendunak birkokatzen dituena.

GERTAKARIAK

1.– 2011ko abenduaren 22an, Visesa-Euskadiko Etxebizitza eta Lurra E.A.ri eman zitzaion Barakaldoko udalerriko RES AL 22 lurzatian araubide orokorreko babes ofizialeko 72 etxebizitza sustatzeko behin-behineko kalifikazioa (espediente-zenbakia: EB2-2094/11-LC-000).

2.– Etxebizitza eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez, hautaketa-prozesuari hasiera eman zitzaion, eta etxebizitza horiek esleitzeko zenbait zehaztapen egin ziren.

3.– 2013an zozketa egin eta gero, Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak zozketa horretan hautatuak izan zirenen datuak eman zizkion Visesari.

Gaur arte, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak 187 esleipen jakinarazi ditu, eta 13 salmenta promesa sinatu dira eta 4 onarpenetan erosketa agiria sinatzea falta da.

4.– 2015eko apirilaren 13an, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, S.A.k Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak dagokion agindua eman dezala eskatu du, ebazteko Barakaldoko udalerriko RES AL 22 lurzatian araubide orokorreko babes ofizialeko 72 etxebizitza esleitzeko prozeduran aurrera egiteko gerora sortu den ezintasuna dagoela; izan ere, erosteko konpromiso agiri oso gutxi daude. Era berean, Visesa, gaur egun, beste sustapen bat gauzatzen ari da Barakaldon, bestearen mugakide diren RES AL 20 AL 21 lurzatietan (EB2-2095/11-LC espedientea); sustapen hori 2015eko martxoan bukatzekoa da. Bestetik, Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak Visesari jakinarazi dio bukatu dela sustapen horren esleipen-zozketako itxaron-zerrenda (Etxebidek egindakoa 2012an). Sustapen horretan 22 kontratu sinatu dira, eta Visesak 70 etxebizitza ditu hutsik eta esleipendun barik.

5.– Era berean, kontuan izanda EB2-2094/11-LC sustapenean sinatutako kontratuak baino gehiago direla etxebizitza hutsak EB2-2095/11-LC sustapenean, EB2-2095/11-LC sustapenean zuzeneko esleipenerako prozedura hasi aurretik, eta Administrazioak etxebizitza arloan herritarren eskura jartzen dituen baliabideak optimizatzeko, eta esleipendunek etxebizitza babestu bat izateko beharrari ahalik eta lasterren erantzuteko xedez, Visesak eskatzen du EB2-2095/11-LC sustapeneko antzeko etxebizitzetan kokatzea salmenta-promesak sinatu dituzten 13 esleipendunak eta erosketa-agiria sinatzea falta duten 4 onarpenak.

Halaber, Visesak eskatzen du EB2-2094/11-LC sustapeneko itxaron-zerrendan dauden eskatzaileei, egungo itxaron-zerrendan duten postuaren arabera, EB2-2095/11-LC sustapeneko etxebizitza bat esleitu diezaietela, EB2-2094/11-LC sustapeneko esleipen-prozeduran ezarritako baldintzei eutsiz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eman behar du agindu hau, hala aurreikusita dagoelako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan.

2.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak xedatzen duenez, gerora sortutako arrazoiengatik jarraitu ezinda egoteak ere eragin dezake prozeduraren bukaera. Nolanahi ere, ematen den ebazpena arrazoitu egin behar da.

3.– Bestalde, lege beraren 42.1 artikuluaren bigarren idatzi-zatiak dioenez, preskripzioa gertatu, eskubideari uko egin, prozedura iraungi edo eskaeran atzera eginez gero, baita prozeduraren xedea gerora desagertzen denean ere, kasuan kasuko zirkunstantziak adieraziko dira ebazpenean, betiere, jazotako egitateak eta aplika daitezkeen arauak zehaztuta.

4.– Sustapena aurrera ezin eramatea, eskatzailerik ez dagoelako, eta Barakaldoko udalerriko RES AL 22 lurzatian araubide orokorreko babes ofizialeko 72 etxebizitza eraikitzeari uko egitea gerora sortutako arrazoia da, eta ezinezko egiten du etxebizitza horiek esleitzeko 2013ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez hasitako prozedurari jarraipena ematea. Ondorioz, prozedura amaitzen da.

5.– Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak 12 artikuluan xedatzen duenez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak emandako agindu bidez arautuko dira babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurak.

Era berean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aginduz, esleitzeko prozeduretatik kanpo utzi ahal izango dira etxebizitza-premia espezifikoak asebetetzera zuzendutako babes ofizialeko etxebizitzak.

Horregatik guztiagatik, eta aipatutako arauak eta orokorrean aplikatzekoak direnak ikusirik, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Gerora sortutako ezintasuna gertatu dela deklaratzea, hain zuzen ere, Barakaldoko udalerriko RES AL 22 lurzatian araubide orokorreko babes ofizialeko 72 etxebizitza esleitzeko EB2-2094/11-LC-000 prozedurari jarraitzeko, eta beraz, prozedura hori bukatutzat ematea.

2.– EB2-2094/11-LC sustapenari dagozkion salmenta-promesak sinatu dituzten 13 esleipendunak eta erosketa-agiria sinatzea falta duten 4 onarpenak EB2-2095/11-LC sustapeneko antzeko etxebizitzetan birkokatzea.

Halaber, EB2-2094/11-LC sustapeneko itxaron-zerrendan dauden eskatzaileei, egungo itxaron-zerrendan duten postuaren arabera, EB2-2095/11-LC sustapeneko etxebizitza bat esleituko zaie, EB2-2094/11-LC sustapeneko esleipen-prozeduran ezarritako baldintzei eutsiz.

Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko dira epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 15a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GUENAGA.


Azterketa dokumentala