Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2015eko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1863

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 1ekoa, Teknologia eta Estrategiako zuzendariarena, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko abuztuaren 4ko Aginduan 2014. urterako ezarritako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duena. Agindu horren bidez, Kooperatiba Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteentzako laguntzak arautzen dira. KIZ programa.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, Kooperatiba Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteen laguntzak (KIZ programa) arautzen dituen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko abuztuaren 4ko Aginduak honakoa xedatzen du: laguntzen ebazpena banan-banan jakinarazi beharko zaie interesdunei, eta hori horrela eginda ere, onuradunen eta emandako diru-laguntzen zenbatekoen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Kooperatiba Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteen laguntzak (KIZ programa) arautzen dituen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko abuztuaren 4ko Aginduaren 12. artikuluko 3. puntuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Teknologia eta Estrategiako zuzendariak, honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Argitaratzea Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko abuztuaren 4ko Aginduan –horren bidez arautzen dira Kooperatiba Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteentzako laguntzak. KIZ programa–, eta deialdia egin zuen Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2014ko uztailaren 9ko Ebazpenean aurreikusitako laguntzen 2014ko deialdiko onuradunen zerrenda, Teknologia eta Estrategiako zuzendariaren 2014ko abenduaren 30eko Ebazpenaren arabera. Ebazpen hori eranskinean zerrendatutako esleipendunei jakinarazi zaie.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 1a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.


Azterketa dokumentala