Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2015eko apirilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1857

IRAGARKIA, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Asociación de Ingenieros de Telecomunicación del País Vasco / Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkartearen (AITPV-EHTIEren) estatutuak aldatzeko agiriak gordailatu direla aditzera emateko dena.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuko 4. artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta interesdunek egokitzat jotzen dutena idatziz alega dezaten interesdunek –iragarki hau argitaratu eta 8 egunetan–, honako hau ematen da aditzera: Nerea Diez Zamarripak (14611012-D NANa) Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkartearen (AITPV-EHTIEren) estatutuak aldatzeko agiriak aurkeztu ditu Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzan 2015eko martxoaren 30ean.

Lurralde-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

Lanbide-eremua: izenak dioena.

Halaber, jasota dago estatutuak aldatzeko akta honako hauek sinatu dutela:

Alvaro Ubierna Alonso, 78869589-J NANa (lehendakaria) eta

Juan Manuel Lopez Garde, 30625101-A NANa (diruzaina).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 10a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala