Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2015eko apirilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1853

EDIKTUA, 879/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 879/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Petra Castaño Muñoz.

Abokatua: Luis Javier Santafe Mendez.

Prokuradorea: Jesus Fuente Lavin.

Demandatua: Jose Francisco Garcia Echezarraga.

Gaia.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-02-12an. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut Fuente Lavín prokuradoreak Petra Castaño Muñoz andrearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, José Francisco García Etxezarraga jaunaren aurkakoa. Hori dela-eta, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 630,63 euro; Kode Zibilaren 1.101. eta 1108. artikuluetan ezarritako interesak, demanda jarri zen egunetik ebazpen honen egunera arte sortutakoak, eta ebazpen honen egunetik guztia ordaintzen den arte sortzen diren interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluan zehazten direnak. Halaber, kostuak ordaindu beharko ditu demandatuak.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adierazi horren aurka ezin dela apelazio-errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455.1 artikulua aldatzen duen Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen eta Xedapen Iragankor Bakarraren arabera. Lege hori 2011ko urriaren 11n argitaratu zen BOEn, eta urte bereko azaroaren 1ean indarrean jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Francisco Garcia Echezarraga demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko otsailaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala