Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2015eko apirilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1852

49/2015 DEKRETUA, apirilaren 14koa, Vitoria-Gasteizen Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe bat sortzeko.

Vitoria-Gasteiz hazten ari da. Ondorioz, auzo berriak sortzen dira eta biztanleak auzo horietara joaten dira bizitzera. Beraz, ikastetxe gehiago sortu behar da, inguru horietan bizi diren herritarren hezkuntza-premiei erantzuteko.

Ikastetxeak sortzea, kentzea eta aldatzea hezkuntza-administrazioei dagokie, Hezkuntza eskubidea arautzen duen urriaren 3ko 8/1985 Lege Organikoak eta Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legeak xedatutakoari jarraikiz.

Horregatik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko apirilaren 14an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

ERABAKITZEN DUT:

1. artikulua.– Vitoria-Gasteizen Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe hau sortzea:

CEIP Aldaialde HLHI

Kod. 010617.

Kod. 01007646.

2. artikulua.– Ikastetxea 2015eko uztailaren 1ean jarriko da abian.

3. artikulua.– Ikastetxe horretako lanpostuak maisu-maistren kidegoko 2015-2016ko ikasturteko lanpostuen zerrendetan argitaratuko dira.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko apirilaren 14an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala