Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2015eko apirilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

VALLE DE TRÁPAGA-TRAPAGARANGO UDALA
1798

IRAGARKIA, HAPOren zarataren mapa eta azterketa akustikoa jendaurrean jartzeko epea irekitzeari buruzkoa.

Tokiko Gobernu Batzarrak, bi mila eta hamabosteko martxoaren hogeita hiruan egindako bileran, besteak beste, honako erabakia hartu du:

Jendaurrean jartzea, hilabetez, HAPOren zarataren mapa eta azterketa akustikoa, iragarkia argitaratuz «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» eta «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian». Epe horren barruan, espedientea ikusgai egongo da bulego teknikoan, eta egokitzat jotzen diren alegazioak egin dakizkioke.

Valle de Trápaga-Trapagaran, 2015eko martxoaren 26a.

Alkatea,

Xabier Cuéllar Cuadra.


Azterketa dokumentala